Meatzaldea Bizirik Petronorrez: "EAJk eta PSOEk legeari iruzur egiten diote, enpresa pribatu baten mesedetan"

  • Sara Ibañez Meatzaldea Bizirik elkarteko presidenteak Petronor enpresarekin –eta hura babesten duten alderdiekin– kritiko agertzen den gutuna (PDF) plazaratu du. Muskizko koke plantaz mintzo da Ibañez: "Urteak daramatzagu gure buruari galdetzen ea nola zen posible Petronorrek koke planta bat eraikitzea Jabari Publikoko zonalde Itsas-Lehortar batean, honezkero padura berreskuratzen hasita egon behar zirenean. Hona erantzuna: EAJk eta PSOEk indarrean dagoen legediari iruzur egiten diote, enpresa pribatu baten mesedetan". Ekonomia Jasangarriaren Legeaz (LES, gaztelaniazko sigletan) ari da Ibañez. Espainiako Kongresuak onartu egin du lege horri EAJk egindako zuzenketa (PDF).


2010ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Zuzenketaren pasarte bat da honakoa: "Egun, eraikin batzuk Jabari Publikoko lurretan daude, bere garaian Administrazioak hartu zuen erabakiaren ondorioz. Epe laburrean, kontzesio-epea amaitu egingo da. Petronorrena da kasu horietako bat. Herrialde honen ekonomiarako sektore eta jarduera estrategikoa denez, egun betetzen duen lur-eremua aldatu eta bere ezaugarri naturalak galdu dituenez eta, funtsean, kokapen alternatibo batean eraikitzea ekonomikoki bideraezina izango litzatekeenez, Legeak xedapen iragankor bat jaso behar duela uste da, instalazio horien kontzesioa berritzea ahalbidetuko lukeena".

Unai Brea ARGIAko kazetariak EAJ eta PSOEren arteko akordioaz idatzi zuen asteazkenean bere blogean: Petronor. Bazuen zerbaiten susmoa: "Nola liteke koke planta estrategikoa izatea, legedia zorrotz betez gero gehienez urte eta erdiz edo bi urtez funtzionatuko badu? Bada, erraz: legedia ez beteta, edo legedia aldatuta. Petronorreko ordezkariek ageri zuten lasaitasunak hala iradokitzen zuen. Baina ezin igarri zelan lortuko zuten. Nago gakoa ez ote den egongo EAJk Madrilen lortu berri duen akordioaren letra txikian. Irrikan nago epea betetzeko, zer trikimailu asmatuko duten ikusteko besterik ez bada ere".

Irakurri Unai Break ARGIA aldizkarian plazaratutako beste erreportaje hau: Koke-labeek sutan jarri dituzte herritarrak (2009-12-06).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Eguneraketa berriak daude