Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Martí Gasull katalanaren aldeko ekintzailea hil da Manaslun

2012-09-24
alde 0    kontra 0
Marti Gasull hilberria.

Martí Gasull katalanaren aldeko ekintzailea eta mendizalea Himalaiako Manaslu mendian hil berri da, istripuz. 1993an, Plataforma per la llengua erakundearen sortzailea izan zen filosofo eta filologoa, eta gaur egun, erakundeak adierazi duenez, katalanaren aldeko ekintzaile eta borrokalari nagusia zen.

Plataforma per la llenguak 20 erakunde eta 4.000 pertsona biltzen ditu. Erakunde honek ondoko aldarrikapenetan egin du lan, besteak beste: filmak, etiketajeak eta publizitatea katalanez izan daitezen; eta etorkinei katalana irakatsi diezaieten. Plataforma per la llenguak webgunean adierazi duenez, Gasull “katalanarekin, kultura katalanarekin, gizateriarekin eta gure herriaren aldeko borrokarekin konprometituta zegoen”.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys