Gasteizko alkateak Garoña ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

  • Gasteizko alkate Javier Marotok Espainiako Industria, Energia eta Turismo sailburu den Jose Manuel Soriari eskutitza bidali dio Garoña ixteko eskatuz, zentralak "benetako arriskua" duelako. Eskutitza pasa den asteartean bidali zion, Gasteizko udal plenoan, uztailaren 6an, aho batez Espainiako Gobernuari presio egitea onartu ondoren.


2012ko abuztuaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Argazkian Garoñaren itxiera eskatuz eginiko manifestazio bat.

Jose Manuel Soriak Garoña 2013an ixteko legea atzera bota zuen eta 2019raino luzatzen zuen legea jarri zuen indarrean. Marotok lege berria baliogabetzea eskatu du.

Japoniako Fukushimako kasua bezalako istripu bat gertatzeko arriskua "txikia" dela baina arriskua "benetakoa" dela eta hor dagoela dio Marotok.

Eskutitzean gaineratu du Gasteizek Garoñaren funtzionamenduan baduela zeresanik, zentral nuklearretik 31 kilometrotara soilik dagoelako.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude