Marka berria daukagu
Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria| 2008-10-08

handitu txikitu
Argia.com

Ohartuko zinen moduan, marka berria dakargu gaurtik aurrera txoko honetara. Sareko Argia izan da orain arte eta ARGIA.COM izango da aurrerantzean. 1997ko sasoi hartan ekin genion gure edukiak sarean jartzeari eta lehen urte haietan, Interneteko gure guneak indar apur bat hartu zuenean, Sareko Argia markari heldu genion. Sarera jauzi egitean, idatzizko medio gehienek papereko bera birproduzitzen zuten formatu digitalean. Guk aldizkaria bera baino gehiago eskaintzen genuen eta hori markarekin ere bereizi beharra iruditu zitzaigun egokiena, eskaintzaren desberdintasuna ere hobeto azpimarratzeko. Gaur egun, ARGIAko edukiak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute gure sareko eskaintzan, baina askoz gehiago ere bada: Haria, multimedia, Urtekaria, Euskal Kulturaren Aurkibidea, aisialdia, munduko herrialdeak eta beste kanal ugari ere eskura dira. Eta, gainera, jadanik irakurleek zein internautek badakite aldizkariko edukiak baino gauza gehiago plazaratzen dugula sarean, eta horrexegatik marka bakarrera goaz berriz.

 

Bakarra da ARGIA, eta gaur egun multimedian oinarritutako komunikazio proiektu sendo eta modernoa gizarteratzen du paperean eta Interneten. Bi euskarri, ardatz bakarra: euskarazko komunikazioa lau haizetara barreiatzea, hartzaileari Euskal Herria, euskal kultura eta munduari buruzkoak geure galbahetik iragazia eskaintzea.

 

ARGIAk XX. mende hasieran ditu bere sustraiak, Zeruko Argiak 1919an bere ibilbideari ekin zionekoan, eta, itxura, molde eta pertsona desberdinen eskutik gaurdaino iritsi da. Garbiñe Ubedak etorkizuneko klabeetan diseinatu du gure marka berria, baina iragan hurbilari ere keinu eginez, gure bonbilla euskarazko komunikazio esparruan argia ematen ikusi nahi dugu, idazle handi harena etxerako hartuz, itzala nahi duenak ARGIA behar duelako.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • patxi gaztelumendi - 2008-10-08 17:45:48: Interneteko irudia diozue, badakizu jakin, eta Interneteko nabigatzaileen modari jarraiki, orain favicon-a dela ezaugarri nagusia. Gure nabigatzaileetan ondiño, ARGIAko betiko argia ageri da. Nostalgia? Polita egin duzue barria be. Zorionak!

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia