Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera dituzte aztergai Joxe Ramon Zubimendiren Mari-lur, tierra de Mari eta Juan Antonio Urbeltzen Mairu-lur, tierra de moros liburuek. Hizkuntza, mitologia, sinbologia, historia eta kultura landu dituzte autoreek; bakoitzak bere aldetik, baina elkarren osagarri. Biak batera salduko dira Elkar argitaletxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin kaleratutako kaxa batean.