Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bost preso maputxek gose greba utzi dute espetxez aldatuko dituztela jakitean

2012-10-24
alde 0    kontra 0
Bost maputxek 23eguneko grebari amaiera eman diote

Lorena Fríes Txileko Giza Eskubideen Institutu Nazionaleko zuzendariak osteguna baino lehen Angoleko espetxera eramango dituztela jakinarazi ondoren, protestan ari ziren bost maputxeek gose grebarekin amaitzea erabaki dute.

Atzo goizean adierazi zien Friesek bost maputxeei Temucotik Angolera lekualdatzea onartu zutela. Maputxeek, berria entzun ostean, 23 egun zeramatzaten gose grebarekin amaitu dute.

Leonardo Quijón, Guido Bahamondes, Cristián Levinao, Luis Marileo eta Fernando Millacheok dira Temuco kartzelatik Angolekora aldatzea aldarrikatuz gose greban zeuden bost maputxeak. Senideengandik gertuago egotea eskatzen zuten.

Bestalde, lau preso maputxek ia 60 egun daramatzate gose greban Angoleko kartzelan, epaiketa justurik izan ez dutela salatzeko.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: TeleSur | El País
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys