Manipulazioa argazkilaritzan. Nahigabe ezer gutxi.
Lander Arbelaitz| 2008-09-15

handitu txikitu
'20 minutos'-eko argazkia

Manifestazio ilegala atzo Donostian. Espero zen bezala, istiluak izan ziren Ertzaintza eta bertan bildutakoen artean. Berririk ezer gutxi. Hala ere, trataera bitxia Espainiako 20 minutos egunkarian eman diotena. Testuan gauza berririk ere. Errepara diezaiogun argazkiari.

 

20 minutos kazetan atzoko Donostiako istiluak ilustratzeko Reuters-en argazki bat erabili dute (ezkerraldean duzue). Vincent Westen lana. Hainbat gazte ikus daitezke harri eta botilak jaurtitzen. Argazkia ikusgarria da, indar handikoa. Hartu denbora argazkia lasai begiratzeko, merezi du eta. Palestina ekarri dit gogora niri.

 

Begira dezagun orain Vincent Westek bere argazkia nola bidali zuen agentziara, eta era berean, Reutersek hedabideen eskura jarri duena. Ez dizkizuet bi argazkien arteko zazpi ezberdintasunak eskatuko, baina ea baten bat topatzen duzuen. Zerbait falta bada, garrantzia handikoa ote den, errealitatearen ikuspegi hori erakustea garrantzitsua den ala ez. Reuters-en webgunean ikus daiteke irudi originala.

 

Objektibotasun osoa ezinezkoa omen da kazetaritzan. Fotokazetaritza kazetaritzaren adar bisualetako bat izaki, berdin hemen ere. Zerbait ateratzean, beste zerbait kanpoan utzi behar. Hala ere, intentzioan dago kazetari zuzen eta maltzur (hitz bat aukeratu behar izanez gero) baten arteko aldea. Dena ezin da kontatu, baina errealitatea nahita itxuraldatzen dutenak dira gure ogibidearen izen txarraren eragileak.

 

Bakoitzak atera bitza bere ondorioak.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • ZaPo - 2008-09-15 17:07:52: Egia esan argazkiak begiratuta ikus daiteke argazkia ez dela berdina, beraz manipulazioa ez dakit nun ikusten duzun... Esan daitekena da manipulazioa dagoela argazkiak aukeratzerakoan... bakoitzak nahi duena erakusten digula, baino argazki berdina dela esatean nahastuta zaude...
  • Gardena - 2008-09-15 17:35:19: ZaPorekin erabat ados. Beharbada, manipulaziotzat har daiteke zuek albidte honi eman diozuen enfokea.
  • Lander - 2008-09-15 17:44:00: Bai, bai, mea culpa. Reuters-en orrian ibili naiz denbora luzez begira eta seko itsutu naiz argazkia bera zela! Nire akatsa izan da. Akatsa egina dagoenez, komenta liteke zuk diozuna, argazkia aukeratzeko unean bata ala bestea aukeratzeak ikuslearengan duen eragina. Errealitate bera nola aukera zezaketen osatuago erakustea, eta arrazoi batzuk medio (bisualak, ideologikoak...) zergatik aukeratu duten hura.
  • ZaPo - 2008-09-15 22:19:06: jajaja, lasai Lander. Horrelako mamuak denok ikusten ditugu egunero, eta gehiago gaur egungo prentsa nola dagoen ikusita...
  • xabier - 2008-09-16 10:25:42: Argazkiak bi dira, segida bereko bi argazki direla ematen du, baina erakusten dutena gauza bera da, alde txiki batekin: batean ertzainak ere agertzen dira, eta bestean ez. 20 minutos kazetak zergatik aukeratu du ertzainik agertzen ez den argazkia? Zer aldatzen du xehetasun horrek? Zer ematen du aditzera batek, eta zer besteak? Zer iruditzen zaizue zuei?

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia