Maritxu Muruak Nelson Mandelaren biografia atera du Elkar argitaletxearekin. Mandelaren autobiografia irakurri ostean, "hunkituta", Hegoafrikatik zer ikasia badela pentsatuz, liburua idazteari ekin zion. Hegoafrikan izan da Murua, Mandelaren jaioterrian, eta gaztaroa igaro zuen lekuak eta kartzela bisitatu ditu. Euskal Herriko gazteengan Mandelari buruz jakin mina piztea eta gogoeta eginaraztea izan du helburu irakasle-ohi donostiarrak.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403