Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Jarraitu zuzenean meatzarien protestak Madrilen

2012-07-11
alde 0    kontra 0

Espainiar estatuko puntu ugaritatik joandako meatzarien hiru zutabeek bat egin zuten bart Madrilen. Gaur egun osoan protestak antolatu dituzte eta Poliziak kargatu egin du manifestarien aurka, Industria ministerioaren aurrean. Hemen zuzenean jarrai dezakezu.

Arratsaldean istiluak izan dira Industria ministerioaren aurrean.

Espainiako Estatuaren erdia oinez egin ostean, Asturiasko, Leongo eta Aragoiko meatzariak Madrilera iritsi dira. Rajoy presidentea bizi den Moncloa jauregiaren aurretik pasa dira "Hau Gobernu fatxa bat izateagatik gertatzen zaigu" garrasika. Bart gauean Sol Plazan bildu ziren eta milaka herritarren babesa jaso zuten.

Meatzariek hilabete eta erdi daramate greban Gobernuaren murrizketen aurka. Madrilgo suhiltzaileek ere bat egin zuten protestarekin, eta uniformez jantzita, meatzarien inguruan segurtasun lerroa osatu zuten, milaka pertsonak "hauek dira gure txapeldunak" oihukatzen zuten bitartean.

Informazio geihago:

Publico egunkariaren webgunean atzoko gauaren argazki galeria ikus daiteke.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys