M11ko biktimen bozeramaileak dio bere aurkako mehatxu ultraeskuindarrak ez dituztela ikertzen

  • M11ko atentatuen biktimen bozeramaile Pilar Manjonek salatu du Espainiako fiskaltzak uko egin izan diola beti bere aurkako mehatxuak ikertzeari. Aste honetan ustez “terrorismoa goratu” duten sare sozialen erabiltzaileen kontra egin den operazioarekin konparatu du bere kasua.


2014ko apirilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pilar Manjon 2011ko argazki batean (irudia: EFE).

Mehatxuen kasuan fiskaltzak bi neurri diferente erabiltzen ote dituen galdetuta, baietz erantzun du Manjonek Europa Pressek jaso duenez.

Gainera, bere kasuan, jasan dituen mehatxu eta irainek helburu ideologikoa dutela uste du, “eskuinetik eta eskuin muturretik” datozelako.

CCOO sindikatuko kide izateagatik askotan iraindu dutela nabarmendu du, adibidez.

Besteak beste, PPko gazte erakundeko kideek Twitter bidez iraindu dutela gogora ekarri du Manjonek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
Bisoi europarra desagertzeko bidean: 142 dira Espainiako Estatuan

142 bisoi europar (Mustela lutreola) baino ez dira bizi Espainiako Estatuan, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen arabera.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


2024-02-13 | Erria | Gorka Julio
Kolonia digitala

Testu akademiko asko sortzen dira, baina gutxi dira teknologia eta gizarte gaiak gaurkotasunez eta gertutasunez lantzen dituztenak. Horrelakoa da Ekaitz Cancelak eta Jule Goikoetxeak idatzitako «Spanish Fake Sovereignty: From Privatising the Nation-State to Becoming a... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Eguneraketa berriak daude