Luizia eta irregulartasun salaketa AHTko tunelik luzeenaren lanetan

  • Gara egunkariak argitaratu duenez, AHTko lanen tunelik luzeenean, Zumarragakoan, geldirik daude obrak, maiatza bukaeran gertaturiko luizi baten ondorioz. Gainera, aferak irregulartasunak azaleratu ditzake. LAB sindikatuak salaketa aurkeztu du Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzan.


2014ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AHTren lanen irudia.

Tunelak 5,5 kilometro ditu eta luzeragatik, aldi baterako bi enpresa-elkarteri esleitu zaizkie lanak, bakoitza zati batez ari da arduratzen. Tunelaren aldeetako batean, 28 metroko luizia izan zen maiatza bukaeran, eta hainbat langilek Garari esan diotenez, larriki zauritzeko arriskua izan zuten langileetako batzuek. LAB sindikatuak aurkezturiko salaketan, zer gertatu zen egiaztatzeko, dagozkion ardura legalen espedientea irekitzeko eta, behar izanez gero, lanak lehenbailehen gelditzeko eskatu du.

Balizko irregulartasun gehiago ere haizatzen ditu LABen salaketak. Tunel horretako obren esleipena duen enpresa-elkarteetako batean Galdiano Eraikuntzak ari da lanean, 2013ko otsailaz geroztik hartzekodunen konkurtsoan. Bada, enpresa-elkarte horrek hitzartutako ordainketetan %40ko prezio aldaketa eskatu zuen, ustekabeko gastuak argudiatuta, eta Euskal Trenbide Sarearekin akordiorik lortu ez zuenez, tunelaren azken 500 metroetan geldirik daude lanak. LABek dio (langileen hitzetan oinarrituta) Euskal Trenbide Sareak beste enpresa-elkarteari eskatu diola 500 metro horietako lanei aurre egiteko, eta dagoeneko sartu dela berez ez dagokion eremuan. Hala dela frogatuz gero, legez kontrakoa litzateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude