LSSI edo lege batek izan ditzakeen interpretazio desberdinak
2002-10-12

handitu txikitu
Jon Torner jontorner@argia.com Internet publiko zabalarengana heldu zen une beretik, makina bat izan dira Gobernuek sarean paraturiko edukia kontrolatzeko eginiko tentaldiak, eta ondorioz, erabiltzaileen eskubideak babestea helburu duten elkarteak ere ugaldu egin dira. Elkarte horiek, Espainiakoek konkretuki, traba berri batekin egin dute orain topo. Izan ere, bihar bertan jarriko da indarrean LSSI edo berdina dena, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legea*. LSSI delakoa Espainiako Gobernuak sustatu du, eta sareko euskal jarduera beronen menpe geratzen da. Lege honek, agintarien hitzetan, Internet bidezko merkatal harremanak arautzen ditu, enpresei segurtasun juridikoa eta erabiltzaileei hainbat eskubide bermatuz. Hala ere, batzuk lege honen alde azaldu diren bitartean, beste askok gogor kritikatu dute, besteak beste adierazpen askatasuna eta intimitate eskubidea kolokan geratzen direlako. Azken hauen ustez, LSSIren atzean Internet kontrolatzeko nahia dago. *LSSIren dokumentua Zientzia eta Teknologia Ministerioaren web gune ofizialean duzue eskuragarri. Berau irakurtzeko egin klik hemen. Zer da zehazki LSSI delakoa? ARGIA aldizkariaren 1847. alean (2002-03-24) Elisabeth Pombo kazetariak "Merkataritza arautzeko ala sarea kontolatzeko?" izeneko erreportajean irakur daitekeenez, "Legeak sarean jarduera ekonomikoren bat dutenak merkataritza erregistroan beren datuak ematera behartzen ditu: enpresaren izena eta web helbidea besteak beste. Bestalde, linean egiten diren kontratuak zer kasutan diren baleko zehazten da. Era honetako kontratu batek balio dezan enpresak zehaztasun guztiak irakurrarazi behar dizkio bezeroari, horretarako prestatua dagoen orrialde batera eramanez. Bestalde, spam edo publizitate erauntsia galarazten du, baldin eta erabiltzaileak aurretiaz baimenik eman ez badu. Zerbitzua eskaintzen dutenen ardura noraino iristen den ere arautzen du, zerbitzua eskaintzen dutenen eta edukiak jarri edo bidaltzen dituztenen aldea zehaztuz. Zentzu honetan legeak dio zerbitzuen hornitzaileak ez dituela zertan edukiak gainbegiratu behar". Batzuen ustez, iruzurrak edo bestelako delituak ekiditeko legea erreminta baliagarria da, baina askorentzat beste zentsura mota bat da, eta erabiltzaileen hainbat eskubide urratzen ditu, intimitate eskubidea kasu. Non daude lege berriaren mugak? Legea merkatal jarduna arautzea bideraturik dagoen arren, mugak non dauden ez dago argi, posible baita banner edo iragarki bakar bat duen gunea jada LSSIren menpe egotea. Edo ez, auskalo. Zehazki lege horren pean zein web gune jarriko diren ziur ez jakiteak eragin du haserre gehien. Horrek, eta erabiltzaileen datuak nola eta zertarako erabiliko diren argi ez izateak. Gainera, norberak bere gunean bilduriko edukiaren gain jar daitekeen kontrolak ere hainbat internauta kezkatu ditu, zentsuraren itzala sumatzen dute eta. LSSIren kontra dagoen atarietako bat sarearen segurtasunari buruzko Kriptopolis komunitate birtuala da. Gune honek, abokatuen gomendioei jarraiki, bere jarduna eten zuen duela gutxi lege berriak ekar dezakeenarekiko protesta moduan, eta beste hainbat atarik ere ekimen horrekin bat egin dute, tartean Redeya.com, Artilanes, Guadalajara Interactiva eta Giingo-k. Kriptopolisen guneak gaur arte LSSI legeari buruzko datuak, harturiko erabakiaren zergatiak eta bere bide berdina jarraitu duten atarien loturak bildu ditu, baina litekeena da bihartik aurrera bere bideari itxura berri batekin jarraitzea. Kriptopolis berak eta gainerako atariek zein jarrera hartuko duten denborarekin ikusiko dugu, eta baita legearen aplikazioak ekar ditzakeen ondorioak ere. Azkenik, esan ARGIA aldizkariaren hurrengo asteko aleak Jabi Zabala Irratia.com-en sortzaileak informazio alternatiboari eta kontrainformazioari buruz idatzitako artikulu bat jasoko duela, eta bertan lerro batzuk eskaintzen zaizkiola LSSI legeari. Hainbat lotura interesgarri - Plataforma Internauta. Espainiako plataforma honek Arrazoizko Prezioa duen Tarifa Lauaren eta kalitatezko zerbitzu bat jasotzearen alde egiten du lan. - Telepolis. Gune honek Internet eta LSSIri buruzko albisteak biltzen ditu. - iWorld aldizkariak LSSI legeari buruzko erreportaje zabala biltzen du bere azken alean, baina hura Interneten irakurtzeko derrigorrezkoa da erabiltzaile bezala erregistratzea. - Internet Erabiltzaileen Elkartea - Zientzia eta Teknologia Ministerioa - Espainiako Gobernuaren Info XXI Plana
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia