"Lotu euskara dirua eta lanpostuekin eta ikusiko duzu nola salbatuko den"
Benito Lertxundi, musikaria| 2011-10-03

handitu txikitu
Benito Lertxundi (Arg: Dani Blanco)
Benito Lertxundi (Arg: Dani Blanco)

Javier Vizcaíno kazetariak Benito Lertxundi elkarrizketatu du Noticias taldeko egunkarietarako. Orion jaiotako musikaria udazken amaieran hasiko da bere lan berria grabatzen, eta udaberrirako kalean eduki nahi lukeela dio. Hona hemen elkarrizketako zenbait pasarte.

"Gure kultura, hizkuntza, salbatzeko, politika da bide bakarra. Zer egiten dute estatu independienteek? Beren kultura imposatu. Euskara dirua eta lanpostuekin lotu, eta ikusiko duzu nola salbatuko den. Elebitasunaz zentzurik gabe hitz egiten da askotan. Herri honetan ez dago elebitasunik, ezinezkoa da 24 orduz euskaraz bizitzea, bai ordea gaztelaniaz. Hizkuntza bat derrigorrezkoa da eta bestea aukerazkoa. Hau lasai asko esaten da, eta ez dakit nola ez diren lotsatzen."

(...)

"Nik ez dut zerikusirik ingeles, aleman, frantziar edo español kontzeptuekin. Hauekiko harreman sano bat da falta zaiguna, baina horretarako askatasunarekiko errespetua beharrezkoa da. Ni euskalduna naiz eta munduko beste edozein herrialderen mailan nahi dut Euskal Herria, inorekin eskutik helduta joan gabe."

(...)

"Askotan galdetzen didate, 'non zaude zu?'. Ni hortxe nago. Ez nago sigla, alderdi edota balore jakin batzuen menpean, nerekin ez dezatela horretarako kontatu. Ni, norbaitekin joatekotan, herriarekin noa. Herriaren beharra dagoela ikusteko gaitasuna agertzen bada, hantxe aurkituko naute ni, hori baita nere habitat naturala."

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • nhj - 2011-10-03 16:03:56: lotu euskara lanpostu onekin eta asko ordaindutakoekin eta orduan salbatuko da, hemen gasteilanoz ari diren polizi eta politiko eta beste asko sekulako soltatak kobratzen dituzte eta euskraz ari denak gutxi hori aldatu behar da euskara aurrera egin dezan
  • ander - 2011-11-01 21:29:09: Kontua, zuzen-zuzenean, ez dakit diru- eta lan-kontua den. Baliteke, apurren bat hala izatea; dena den, gizartean prestigiatzeaz gain, euskararen aldeko elebitasun pasiboaren aldeko ekimenak burutzea ez litzateke txaro egongo (5 laguneko taldean, batek euskararik ez eta... gaztelaniaz egin behar al dugu?) ...
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia