Lopez Peñaren heriotza argitzeko manifestazioa deitu du larunbatean Herrirak

Herrirak Bilbon egindako agerraldia (Argazkia: Argazki Press)

Lopez Peñaren auzian gertatutakoa argitzeko eta preso politikoen salbuespen neurriak eteteko eskatuz mobilizazioa deitu du Herrirak. Larunbatean Bilboko La Casillatik abiatuko da 17.30etan; ‘Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea’ lelopean.

Larunbatekoaz gain, Herrirak beste hainbat mobilizazio ere antolatu ditu. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Bilbon dagoen Frantziako kontsulatuaren aurrean, kexa formal bat aurkeztearekin batera. Ostiralean, berriz, kontzentrazioak egingo dituzte hiriburuetan eta zenbait herritan.

Nagore Garcia eta Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileek azpimarratu dutenez, “espetxe politika oztopo nabaria da”, eta besteak beste, Lopez Peñaren eta Angel Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera eta Parot doktrina aipatu dituzte adibide moduan.

Alderdi politikoen eta gizarte eragileen adierazpenak

Hainbat alderdi politiko eta gizarte eragileren ordezkariek adierazpenak egin dituzte, Xabier Lopez Peña presoaren heriotzaren harira.

Berrian EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak salatu du euskal preso politikoen auzia “humanitaterik gabe” kudeatzeaz gain, diplomazia falta egon dela eta politikaren zeresana urritu nahi izan dela.

EAJko Itxaso Atutxak adierazi du “gehiegizkoa” dela Lopez Peñaren heriotza espetxe politikari egoztea. Haren ustez ezin liteke halakorik froga. Azpimarratu du auzian “arraroa” ikusten duen bakarra familiari eta abokatuari entzundakoa dela.

ELAk azaldu du Lopez Peñaren familiari senidearen ospitaleratzearen berri ez ematea “oso larria” dela. Gertatutakoa ikertzeko eta inplikatutako administrazioek kontuak emateko eskatu du.

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek ohartarazi du “preso politikoen edo heriotza politikoen inguruan hitz egitea” delitua izan daitekeela. Horregatik, azken egunetan haren ustez egin diren “terrorismoaren gorapenak” fiskaltzara igorri ditu, horien artean Pernando Barrenaren eta Patxi Zabaletaren adierazpenak.

Sortuk salatu du “mehatxu” horiekin atentzioa desbideratu nahi dutela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2427
 
azala2426

2428 zenbakia.
2014ko irailaren 14a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys