Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Israeli boikota egingo dio Aljeriak Londresko Joko Olinpikoetan

2012-07-20
alde 0    kontra 0
Uztailak 27tik abuztuaren 12ra izango dira aurtengo Londesko Joko Olinpikoak

Aljeriarrak ez dira aurtengo Londresko Olinpiadetan israeldarren aurka lehiatuko. Aljeriako kirolari guztiek israeldarrei boikota egingo diete herrialde horrek Palestina okupatzen duelako eta uste dutelako Israel ez dela legezko herrialdea. Erabaki horren ondorioz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak zigortu egingo ditu baina aljeriarrek neurrei muzin egingo diotela erabaki dute.

Duela zortzi urte ere antzerako jarrera izan zuten. Omar Merche aljeriar judokak urrezko domina galdu zuen 2004ko Atenasko olinpiadetan israeldarraren aurka parte ez hartzeagatik.

Iazko ekainean, Britainia Handiko bakearen eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak Galesko estadioan elkartu ziren Israelen kirol politikaren aurka protesta egiteko. Arraza bereizketa eta kirolari palestinarrak preso eduki izana salatu zuten bitartean bere atletak gainerako lehiaketa internazionaletan dominak irabaztera joaten direlako. Hispan TV telebista kate irandarrak adierazitako informazioa da.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: ain.com | insurgente.org
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys