Orotara 25.000 polizia, soldadu eta profesionalek baino gehiagok zainduko dute Londres abuztuaren 12ra bitartean, "atentatu terroristarik ez gertazeko", polizia iturriek adierazi dutenez. Kirolarien eta Olinpiar Jokoek erakarriko duten bisitari uholdearen segurtasuna bermatzeko, Gobernuak epaiketa-espresak legeztatu ditu, eta armadak lur-aire misilak jarri ditu Londreseko dozena erdi eraikin eta zelaietan.
Gerra-makineria zabala mobilizatu du Ingalaterrak: 650 milioi euro baino gehiago bideratu ditu "segurtasuna bermatzera". Teilatuetan misilak jarri izana salatzeko Stop the olympic missiles mugimendua sortu dute zenbait herritarrek.
Inaugurazio ekitaldia, 22:00etan
Euskal Herrian 22:00ak direnean hasiko da Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia. Ikuskizuna Danny Boyle zinema zuzendariak sortu du, Trainspotting eta Slumdog Millionaire pelikulen egileak. Adierazi duenez, ukitu zinematografikoa izango du irekiera ekitaldiak.
Jokoak zuzenean jarraitzeko: Eurovisionsports.tv
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.