Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Jamaica Kincaid eta Herman Melvilleren obrekin estreinatuko da Literatura Unibertsala bildumaren aro berria

2012-10-18
alde 0    kontra 0
Argitaratu den liburutako bat, Alberto Martínez de la Cuadrak itzulia.

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bi liburu berri argitaratuko ditu Literatura Unibertsala bilduman. Aro berria hasiko du nazioarteko literatura euskarara ekartzeko asmoz sortutako sailak: Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek plazaratuko dituzte aurrerantzean bildumako liburuak.

153 obra itzuli ditu jada EIZIEk Literatura Unibertsala bildumarako. Hasierako 100 liburuak Ibaizabalek eman zituen argitara eta hurrengo 53ak Alberdaniak eta Elkarrek bat eginda.

Prozesuan dauden beste 50 liburu zein argitaletxetan argitaratu aukeratzeko lehiaketa izan zen iaz. Orain Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek aterako dituzte bilduma horretarako liburu berriak.

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvillen Billy Budd, marinela eta Benito Cereno nobela laburrak biltzen dituen liburua dira aro berri honetan plazaratuko diren lehenengoak.

Donostiako Udal Liburutegian egingo dute aurkezpena bihar, eguerdiko 12:00etan. Bertan egongo dira Begoña Muruaga Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaria, Alberto Martinez de la Cuadra eta Jose Ramon Vazquez itzultzaileak, Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko presidentea eta Inazio Mujika Alberdaniako editorea, hiru argitaletxeen izenean.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys