Aurtengo Literatura Unibertsala bilduman kaleratuko diren liburuak honakoak dira: Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia (Itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra), Calderon de la Barcaren Bizitza amets ( Xabi Paya), Herman Melvilleren Benito Cereno eta Billy Budd (Jose Ramon Vazquez) eta Alain Fournierren Le grand Meaulnes (Monika Etxebarria).
Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeak aukeratu ditu EIZE elkarteak, argitalpen-lehiaketa publikoaren bidez. Guztira 50 literatur lan kaleratuko dituzte 2011. urtean abiarazi zuten 3. aroan. 1990 eta 2002 artean kaleratu zen lehendabiziko bilduma, eta 2002 eta 2010 artean bigarrena. Guztira 152 liburu itzuli dituzte orain arte, eta 3. aroa amaitzerako 202 izango dira.
Ikusi hemen orain arte argitaratutako liburu sorta.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.