LH5eko ordenagailuetan sistema libreak jarri ahal izango dira
2009-08-14

handitu txikitu

Duela astebete, EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Microsoft Windows XP lizentziadun ordenagailu nanoak erabiliko dituztela idatzi genuen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ia 9,8 milioi euroko lizitazioa atera du lehiaketara. 20.000 ordenagailu eskatu ditu orotara, eta genioen Microsoft Windows XP profesionala izan behar dutela sistema eragile gisa. Bestalde, 18.500 ordenagailuk Microsoft Office Standard ofimatika paketearen eta Microsoft One Note programaren lizentziekin etorriko direla adierazi genuen. Etorri hala etorriko dira, baina ikastetxe bakoitzak aukeratuko du zein sistema operatibo erabili, ordenagailuek instalatuta izango duten Windows sistema, ala programa eta sistema askeak (OpenOffice...). Dirua, hori bai, Microsoftentzat...

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Iñaki+g - 2009-08-14 11:19:34: Berriako albistea ere ez zait oso argia iruditzen:"Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitu du abiatze bikoitza izango dutela gailuek; alegia, bi sistema operatiborekin aritzeko gai izango dira." Zer esan nahi du esaldi horrek? gailuek linux eta windows instalatuta ekarriko dute, ala gailua linux erabiltzeko gai da (noski gai dela, falta zena bakarrik, linux ezin instalatzea..)? Ze linux instalatuta ez badator, ikastetxe bakoitzak instalatu beharko du linux sistema ordenagailu guztietan? edo Eusko Jaurlaritzari eskatu beharko dio? Hori bai, Microsoft-i dirua, hemen aipatu bezala, eta gero aurrekontuak murriztu behar direla diote....
  • gorkaazk - 2009-08-15 10:13:42: Praktikan, eta orain arte hezkuntzan gauzak nola ibili diren barnetik ikusita, honek guztia esan nahi du ordenagailu berri horiek Windowspean bakarrik ibiliko direla. Ikastetxeren batean, agian, bertako informatika arduradunak sekulako lana eginda Linuxerako migrazioa egingo du, sarea berrantolatu, gailu guztiak banan-banan eraldatu... Aukera egon badago, baina praktikan, oraingoz, bai hezkuntzan baita EAEko administrazio osoan, Windowsen monopolioa daukagu. Batzuetan monopolio hori muturreraino eraman izan da, esaterako Osakidetzako zerbitzuetara iristeko iExplorer, (Microsoften nabigatzailea), ezinbestekoa izan zen garai hartan bezala.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia