Leonard Peltier AEBetako indigenen aldeko aktibistak 36 urte daramatza kartzelan
2012-02-06

handitu txikitu
Leonard Peltier
Leonard Peltier

Gaurkoa, Leonar Peltierren aldeko elkartasun eguna da munduan. Bere alde daudenek –besteak beste, Nelson Mandelak, AEBetako zenbait kongresistak, bere aferan esku hartu zuen epaile batek edota Mumia Abu-Jamalen Lagunak erakundeko Euskal Herriko kideek–, errukia eskatuko diote Barack Obama AEBetako presidenteari, aska dezan. Bizitza osoko bi kartzela-zigor betetzera kondenatu zuten Leonard Peltier, 1975eko ekainaren 26an bi FBI agente tiroz hil izana leporatuta.

Egun hartan, FBIko bi agente, susmopean hartua zuten indiar bati segika, Pine Ridge erreserbaraino heldu ziren, Hego Dakota estatuan. Siux indiarren lur sakratuotan uranioa eta ikatza aurkitu berri ziren eta ustiatzeko eskubideak zirela eta, tentsio handia bizi zuten. Agenteak han zirela, tiroak entzun ziren eta laguntza eskatu zuten. Handik ordu batzuetara, FBIk, SWATeko indar bereziek eta Oglala Nazioaren Zaintzako kideek erreserba inguratu zuten.

Hiru lagunek galdu zuten bizitza liskar hartan: bi agentek eta indiar batek. Azken hau buruan tiroa hartuta hil zen. Ez zen, ordea, sekula ikertu. Bi agenteen heriotza, aldiz, Leonard Peltierri leporatu zitzaion.

Peltierrek, tiroak hasi zirenean erreserban zegoela onartu zuen, baina ukatu egin du beti agenteak hil izana. Akusatu zutenean Kanadara ihes egin zuen, baina froga faltsuak nahiz salatzera behartutako lekuko baten testigantza medio, atxilo hartu eta AEBetara estraditatu zuten. Lekuko honek ukatu egin zuen aurrez egindako deklarazioa epaiketan, eta defentsaren alde azaldu nahi izan zuen, baina epaileak ez zion utzi. Balistika frogak ere ukatu egin zitzaizkion Peltierri, eta errugabetasuna egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen zituzten.

Leonard Peltierrek 67 urte ditu eta osasun arazo ugari du: diabetes, ikusmenaren galera, bihotz eta giltzurdin arazoak, enbolia berri baterako arriskua...

Baldintzapeko askatasuna ukatu zion epaileak 2024rako programatu zuen kasuaren berrikustea. Ordurako, bizi bada, 80 urte izango ditu Leonard Peltierrek, eta 49 urte eramango ditu giltzapean.

Leonard Peltierri buruzkoak: Wikipedia ingelesez; Leonard Peltierren defentsa batzordea; Leonard Peltierren webgune ofiziala.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia