Lekukoek Udalbiltza benetan zer izan zen azalduko diote gaur epaileari

  • Gaur arratsaldeko 16:30ean berrekingo diote Udalbiltzako epaiketari, eta defentsaren lekukoak izango dira deklaratzen Auzitegi Nazionalean.


2010ko irailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Atzoko saio antzuaren ondoren, gaur, Udalbiltza benetan zer izan zen azalduko dute lekuko horiek. Orain arte Dignidad y Justiciak eta fiskaltzak ez dute froga bat bera aurkeztu Udalbiltza ETArekin lotzeko; akusazioen kalifikazioetan Udalbiltzaren jarduerak delituzko froga gisa kontsideratzen dituzte, hori da dena. Zein dira jarduera arriskutsu horiek ordea?

Udalbiltzak euskal naziotasun agiria tramitatzen zuen, Zuberoa biziberritzeko ekimenak sustatu zituen, ikastolak eta haurrentzako aldizkariak lagundu, Euskal Herri osorako institutuak sortu, Estaturik gabeko nazioen biltzarra antolatu... Udalbiltzak lagundutako jarduera ugari beste erakunde publikoek ere laguntzen zituzten. Gainera, Udalbiltzaren ekimen guztiak publikoak ziren, aldizkari orokorretan iragarriak.

Hori guztia azalduko dute defentsaren lekukoek. Edo azaltzen saiatuko dira. Izan ere, Auzitegi Nazionalak defentsak aurkeztutako 140 lekuko ingurutik 21 soilik onartu ditu eta peritu guztiak ere atzera bota ditu. Erabaki horrekin defentsarako eskubidea erabat murriztuta geratu zaiela azaldu dute abokatuek. Hala ere, geratu zaizkien testigantza gutxi horiek Udalbiltzaren “isla polit bat” izango direla zioen Maribi Ugarteburu auzipetuak joan den astean egin genion elkarrizketan.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude