Piztu Ezazu Argia 970x90

Lekeitioko antzarra gomazkoa izatea eskatu dute Libera elkarteko kideek

2012-09-04
alde 0    kontra 0
Lekeitioko antzarraren eguna 350 urte baino gehiagoko historia duen tradizioa da.

Bihar ospatuko da Antzar Eguna Lekeition eta hori dela eta Libera elkarteko kideek antzarra benetakoa izan ordez, gomazko panpina bat izatea eskatu diote Lekeitioko Udalari.

Libera elkartearen esanetan Euskal Autonomi Erkidegoa Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsalari atxikia dago eta Antzar Egunean 10. eta 11. artikuluak hausten ditu.

Liberaren esanetan XXI. mendean ezin da horrelakorik onartu, izan ere, nahiz eta antzarra hilik egon, animaliaren duintasunaren aurka doa.

Hegazti gripearen garaian esaterako, Gaiker Teknologia Zentroak diseinatutako panpinazko antzarra erabili zuten. "Ziurtatua geratu zen antzarra panpina izanik ere ikuskizunak berdina izaten jarraitzen duela eta ondorioz ez dago horretarako animaliarik hil beharrik".

Bestalde, Libera elkarteak Errioxako hainbat udalerritako adibidea ezarri du. Lekeitiokoaren antzeko ekitaldiak egiten dituzte herriko festetan oilarrekin eta gaur egun gomazkoak erabiltzen dituzte benetakoen lekuan.

Lekeitioko Antzar eguna 350 urte baino gehiagoko historia duen tradizioa da. Iraganean antzarra bizirik eskegitzen zuten baina egun hilik egoten da, sufritu ez dezan.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Mundo | Europa Press
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys