Maiatzaren 7an eta 8an Lasarte-Orian egingo diren lehen Udaltop jardunaldietan familia giroko euskararen transmisioa aztertuko dute. Jardunaldiotan udaletako euskara zerbitzuen arduradun eta ordezkariak bilduko dira. Manuel Lekuona kultur etxean egingo dira topaketak, eta 120 lagunentzat dago tokia. Izen ematea martxoan zabalduko da www.udaltop.net webgunean.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403