Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Laura Mintegi: “Miguel Angel Blancoren hilketa tragedia ikaragarria izan zen”

2012-07-12
alde 0    kontra 0
Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia.

Euskadi Irratiko Albiste Faktoria saioan hitz egin du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak. Miguel Angel Blanco PPko Ermuko zinegotziaren hilketaren 15. urteurrenaz galdetu diote eta Mintegik adierazi du hura “Euskal Herriak bizi izan zuen tragedia ikaragarria” izan zela.

"Bada egun horietako bat, badakizuna non egon zinen", azaldu du Mintegik eta bera Madrilen zegoela gogoratzen duela. Jarraian azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izan den "biolentzia espirala" aipatu du eta gehitu du Euskal Herria Bildu koalizioak aukera ikusten duela espiral horri "buelta emateko".

"Oso urrunera heldu garenez eta heldu direnez, luzea izango da atzerako bidea, baina ni baikorra naiz, batez ere jendeak esaten digulako bakean bizi nahi duela", adierazi du Mintegik. ETAk eragindako biktimek koalizioarenganako aurreiritziak izatea ulertzen ote duen galdetuta baietz erantzun du EH Bilduko hautagaiak, baina alde horretatik oso lasai dagoela, koalizioa osatzen duten lau alderdiek adierazi dutelako "biktima guztien mina" ulertzen dutela.

Entzun elkarrizketa osorik:

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: EiTB
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys