Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Laura Mintegi da EH Bilduren lehendakarigaia

2012-07-03
alde 0    kontra 0
Historian lizentziaduna eta psikologian doktoratua da Laura Mintegi.

EH Bilduk ofizialki jakinarazi du Laura Mintegi idazle eta irakaslea izango dela lehendakaritzarako aurkeztuko duen hautagaia. Lehen ere politikan ibilia da Mintegi, azken hauteskunde orokorretan Amaiur alderdiarekin aurkeztu baitzen Senaturako. Atzo arratsaldean hainbat hedabidek aurreratu zuten albistea konfirmatu da goizean beraz.

1955ean Lizarran (Nafarroa) jaio zen Mintegi baina gaztetatik Bilbon bizi izan da; azken urteotan Algortan (Bizkaia) bizi da.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktorea da. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 1981. urteaz geroztik. Horrez gain, Euskal PEN (Poets, Essayists and Novelists) klubeko presidentea da 2004az geroztik. 2006an berriz, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Idazlea den aldetik hainbat narrazio, saiakera, nobela eta itzulpen idatzi ditu Mintegik eta besteak beste Donostia Hiria, Jon Mirande eta Azkue Nobela Sariak jasotakoa da. Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratzaile lanak egin izan ditu Mintegik, baita ARGIAn ere.

Lotura honetan ARGIAn argitaratutako elkarrizketa eta artikuluak topatuko ditu erabiltzaileak, kronologikoki ordenatuta.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Diario Vasco
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys