Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Lauaxetaren lanak Interneten, bere heriotzaren 75. urteurrenean

2012-06-25
alde 0    kontra 0
Lauaxetaren literatur lanak oroimen digitalean egongo dira

Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria (Laukiz, Bizkaia, 1905) 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizko Santa Isabel hilerrian. Armiarma webguneak Interneten jaso ditu bere obra gehienak:  Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935), poema solteak (1925-1937), poema itzuliak (1927-1931), Poesia kaiera (antologia), ipuin eta artikulu bilduma eta antzezlanak. E-book moldean ere eskura daitezke

Armiarmaren atarian Lauaxetaren lanez gain hainbat idazlek berari buruz idatzitakoak ere jaso dituzte. Salbatore Mitxelenaren Gorputz dago gudaria poema (Lauaxeta fusilatu eta bi urtera idatzi zena), Gabriel Arestiren In memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970), Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan (1976), Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian (1980) edota Koldo Izagirreren Lauaxetaren betaurrekoak. Euskal idazle askoren inspirazio iturri izan da eta da oraindik Lauaxeta. 

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Deia | Gara
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys