Larunbatean Gasteizen egin duten deialdiaz xehetasun gehiago eman dituzte jakitera AskeGunea webgunean. Bertan azaldu dutenez, Unai Ruizek eta Goizane Pinedok beren ekintza desobedienteari amaiera emateko, ez dute Donostia, Ondarroa edo Iruñeako estrategia buruan. "Ez da lo zakurik beharko, ez da mantarik beharko… baina Gasteizen euren legeak eta herritarron borondatea kontrako bidetik doazela erakusteko aukera ezin hobea dugu!", diote.
Harresiko kideek Donostia, Ondarroa eta Iruñeako ekintzak "urrats handiak" izan zirela diote, "baina baita Izpuran eta Gasteizen bertan ere, Ekaitzen kasuan". ARGIAk jakin ahal izan duenez, Ekaitz Samaniego atxilotu zutenean prestatu zuten ekintzatik "hurbilago" ibiliko da.
Joan den astean argitaratutako bideo batean Pinedo eta Ruizek adierazi zuten ez zirela kalejiran izango, eta herritarren babesa eskatu zuten ekintzari amaiera jartzeko.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]