Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Lapurtarren Biltzarra jai giroan egingo dute igandean Uztaritzen

2012-09-28
alde 0    kontra 0
Lapurtarren Biltzarra. Argazkia: azai.hostzi.com

Lapurtarren Biltzarrak 34. edizioa ospatuko du igandean (hilak 30) Uztaritzeko karriketan. Betiko formula eta helburuak dituztelarik, lapurtarren aldarrikapenak eta kezkak karriketan bistaratuko dira, beti ere jai giroan.

Goizetik gauerako ekitaldiak izango dira kaleetan. Goizean bertsoak entzun eta karroak ikusteko aukera izango da. Oraingoz, sei karrok eman dute izena eta gehiagok izena emango duten esperantza dute antolatzaileek. Baionako gazte asanblada, Uztaritzeko eta Donibane Ziburuko gaztetxeak, Itsasuko eta Sarako gaztetxeak eta Gurekin elkarteak atondu dituzte karroak. Ibilbide horretan ez da musika faltako, herriko txaranga, gaiteroak, dantzariak, Kanboko ziganteak eta trikitilariak arituko dira. Bazkariaren ondoren, Xibaren eskutik kirol txapelketak egingo dituzte. Arratsaldetik aurrera Kilauea laukotearen eta Buuzburen rocka entzuteko parada izango da.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Kazeta.info
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys