Langile bat hil da Zumarragako Arcelor Mittal multinazionalean

  • Astearte arratsaldean hil zen 34 urteko langile urretxuarra, Arcelor Mittal multinazionalak Zumarragan duen lantegian, orga jasotzaile batek harrapatuta.


2014ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Azken hilabete eta erdian beste bi istripu ere izan dira siderurgia lantegian

Enpresako langileek larrialdi zerbitzuei abisatu zieten arren, ezin izan zuten ezer egin. Lantegiko enpresa batzordeak deituta 24 orduko lanuztea egin zuten asteartean, eta asteazkenean 12:00etatik 14:00etara enpresaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.

UGT sindikatuko ordezkari Aitor Maestrok azken hilabete eta erdian siderurgia lantegian beste bi istripu ere gertatu direla gogorarazi du; bi istripu horietan, langile batek garezurra apurtu zuen garabi batek jota eta beste batek barrabil bat galdu zuen mahuka-kolpe baten ondorioz. Lan-istripuen ugaritzea salatzeko orain egun gutxi Segurtasun gehiago istripu gutxiago lelopean elkarretaratzea egin zuten lantegi aurrean.

EAEko CCOOk ere istripua sakon ikertzeko eskatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude