Langabeziak %7,9 egin du gora Ipar Euskal Herrian urtebetean

  • Langabe kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian: 19.211 langabe daude egun, iazko uztailean baino %7,9 gehiago. Gazteak eta 50 urtez gorakoak dira kaltetuenak, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren arabera.


2013ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria

“Ipar Euskal Herrian krisiaren ondorioak senti daitezke oraindik”, adierazi du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria Andre Garretak. Hala ere, nabarmendu du Ipar Euskal Herria krisiari “gogor” erantzuten ari dela. Datuek, baina, ez dute hobekuntzaren zantzurik ematen. Ipar Euskal Herrian, langabezia tasa %9,7koa da, beraz, 2013 urtearen amaieran.

Gutxieneko errenta, askoren errekurtso bakarra

Gutxieneko errenta jasotzen dute 7.979 pertsonek, ekaineko datuen arabera. Horietatik, %58,4 errentatik horretatik baino ez da bizi; alegia, 4.660 pertsona. Gutxieneko errenta 455 eurokoa da –Diru kopurua igo daiteke, seme-alaba kopuruaren arabera–.

Lanpostu gehien industriak galdu ditu; osotara 350 langile kaleratu dituzte urtebetean. Gainontzeko sektoreetan ere antzeman dute krisia: Eraikuntzako lanpostu kopurua apaldu da; eta zerbitzuetan, ehun bat pertsona kaleratu dituzte, azken hiruhilekoan.

Ekoizpen informatikoa, elektronikoa eta optikoa ere jaitsi dira.

Enpresak sortu bai, baina baita itxi ere

Enpresen sorrerari dagokionez, Urtarriletik abuztura 1.419 enpresa sortu dituzte. Baina, aurretik lanean ari ziren askok porrot egin dute; aurten, 719 enpresa itxi dituzte, batez ere merkataritza eta ofizialen sektoreekin lotutukoak.

Desagertzen den enpresa bakoitzarekiko, 1,79 enpresa berri sortzen dute, Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoari buruzko txostenak erakusten duenez.

Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera baikor

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak enpresen desagerpenari buruz baino, enpresen sorkuntzaren inguruan mintzo da. Haren aburuz, enpresak sortzeko gogoa “beti hor da”, eta hori oso positibotzat jo du.

Hazkuntza bilatzeko, “eraldaketa sakona” proposatu du Garretak. Horretarako hiru gako aipatu ditu: Gaitasuna, kalitatea eta berrikuntza.

Agindu duenez, Merkataritza eta Industria Ganbera ildo horiek landuko ditu; ganberaren parte diren 15.500 enpresek fakturazioa handitzea espero du, baita lanpostuak sortzea ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude