Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Laguntza eskatu dute Nafarroa Oinezeko antolatzaileek

2012-10-23
alde 0    kontra 0
Euriak bustitako ekitaldia izan zen igandekoa.

Laguntza eskatu dute Zizur Txikiko San Fermin ikastolako kideek, beraien helburuak ez baitira bete eguraldi txarraren ondorioz. Hainbat kontu korronte ireki dituzte. Nafarroa Oinezen webgunean dago informazio gehiago.

Aurtengoa euriak bustitako edizioa izan da. Horregatik espero zena baino jende gutxiago hurbildu da Zizur Txikira. Pilar Vicente zuzendariak esan duenez, "lan handia egin dugu azken urtean, baina eguraldiak gure asmoak zapuztu ditu". Hala ere, aurrera egingo dutela nabarmendu du. 

DBHko ikasleen eraikina handitzeko helburua ez da gauzatuko oraingoz. Erosi duten material asko ez da saldu eta gauza batzuk ezingo dituzte itzuli, beraz oraindik ez dakite gastuak egingo dituzten edota lehen bezala geratuko diren.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie bertaratu zirenei eta lanean aritu ziren guztiei.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys