Piztu Ezazu Argia gunera joan.

La sal de los cerros

2012-08-09
alde 0    kontra 0

La sal de los cerros (saiakera)

Stefano Varese.

Casa de las Américas, 2011.

Kubara badoakizu lagunen bat, ekar diezazula sinfalta. Bestela, saiatu Perun 2006an argitaratu edizioa eskuratzen; besterik ezinean, ingelesezko Salt of the mountain daukazu Amazonen.

Stefano Vareseren klasiko gure artean ia ezezaguna irakurritakoan, lehen edizioa argitaratu 1973 hartan gaztea zinen horrek madarikatuko duzu lehenago leitu ez izana. Gaur baldin bazara gazte, garaiz zaude historiagile eta antropologo ezkertiar konprometitu handi horren eskutik ezagutzeko bost mendez inbaditzaile europar zuriei –tartean fusilez bezala ebanjelioz armaturik hurbilutako euskaldunei– aurre eginez bizirautea lortu duen etnia txiki amazoniar baten historia eta izatea. Atzeritarrek campa deitzen dieten Ashaninka jendeen epopeia. 1966-1968an egindako ikerlanaren lehen bertsioari liburuaren bigarren zatian Varesek erantsi dio geroztik Ashaninkez plazaratu artikuluen bilduma. Marcos komandantea edo Evo Morales nola ulertu Varese gabe?

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys