Kutxabank: gehiegizko interesak hipotekek kaltetutakoentzat

  • Kutxabankek aurrezki kutxei dagokien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI)  -gazteleraz IRPH bezala ezagutzen dena- ezartzen jarraitzen du, legez kontra. 2013ko azaroan instituzioek  interes mota hori desagerraraztea erabaki zutenean Zaragozako Stop Dasahucios eta Kutxabankek negoziazioak hasi zituzten, HMEIak kaltetutakoen hipoteka arazoei irtenbidea emateko. Desjabetzeen aurkako plataformak orotariko irtenbideak proposatu baditu ere, Kutxabankek interes mota hori aplikatzen jarraitzen duela salatu du.


2014ko otsailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kutxabankek ezarritako interesak urtean 5.000 euroko aparteko gastua eragiten die kaltetuei. Dagokiena baino 420 euro gehiago ordaindu behar dute hilean. (Argazkia: El Mundo)

HMEIaren edo Euriborraren interesa eranstearen artean diferentzia nabarmena dago. Kutxek ezarritako interesak urtean 5.000 euroko aparteko gastua eskatzen die kaltetutako familiei.

Noiz arte?

2011n urtebeteko epea eman zitzaion kutxen HMEIa ezartzeari uzteko, interes mota horrek bezeroak larriki kaltetzen zituela ikusita.

2013an, interesaren erabilera oraindik ere ohikoa zela eta, uztailean desagerraraztea adostu zuten instituzioek, epe-mugatzat urte bereko azaroaren lehena ezarrita.

Egun, Kutxabankek bere bezeroei interes hori kobratzen die oraindik, eta praktika horrekin jarraituko duela adierazi dio desjabetzeen aurkako taldeari.

Hori dela eta, Zaragozako Stop Desahucios kolektiboak kanpaina berria jarriko du abian, Kutxabankek berehalakoan HMEIa beste interes mota batengatik ordezkatu dezan.

Kutxen HMEIaren zenbait ezaugarri:

Inposatutako klausulak: Bezeroak negoziatu ezin dituen klausulak dira.

Gardentasunik eza: Bezeroak ez zeuden guztiz informatuta klausula sinatu zutenean. Kasu guztietan Euriborrarekiko abantailadun interes  modura aurkeztu zitzaien.

Interes tipo manipulagarria: HMEIa kutxek ezarritako interesen bataz bestekoa eginda kalkulatzen da. Horregatik, bankuen mozkinen arabera erraz manipulatu daitekeen interesa da.

Legez-kontra: Kutxabankek kutxa izateari utzi zion 2012an. Egun bankua denez gero, lege aldetik helduleku are eta gutxiago dauka merkatuan egon ezin den eta soilik kutxek erabil zezaketen interes tipoa aplikatzen jarraitzeak.

 

Informazio gehiago hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki "arau-hauste larriengatik"

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Eguneraketa berriak daude