Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Kutxabank eta Bankoa bono-zaborraren pare utzi ditu Moody's agentziak

2012-06-26
alde 0    kontra 0

Moody's agentziak Espainiako Estatuko 28 bankuren kalifikazioa jaitsi egin du beste behin, bart gauean. Kutxabank eta Bankoa bankuek ez dute proba gainditu eta espekulazioaren eta bono-zaborraren pare utzi ditu agentziak, Ba1 notarekin. Euskadiko Kutxak aldiz, gutxigatik baina gainditu egin du, baita Nafarroako Rural Kutxak ere. Baa3 nota jarri die agentziak.

28 finantza erakundeetatik, Santander bankuak lortu du Estatuko bankuen kalifikazio onena, Baa2 batekin. Dena den, kalifikazio hauek guztiak urruti daude ontzat har daitekeen egoeratik (A3 notatik gora).

Kurioski, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean ikastaro batean eta ohartarazi zuen Moody's agentziak finantza erakundeen nota jaisteak "finantza sisteman ondorioak" izan zitzakeela. "Erakunde asko dago, baita publikoak ere, finantza produktu bat erabiltzeko aurretik rating maila edo nota eskatzen dutenak", adierazi zuen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Correo
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys