Kukutza III-ren eraispenaren biharamunean Donostian eraikin berri bat okupatu dute

  • Epaileak eraiste agindua onartu eta ordu gutxira bota zuten ostiralean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea. Hurrengo egunean, Donostian gazteek gune autogestionatu berri bat okupatu zuten. Bilboko gaztetxearen eraispena gertatzen ari zen bitartean istilu larriak zabaldu ziren Bilbo hiriko hainbat auzotara [ARGIA.com-ek gertatutakoak jaso zituen].


2011ko irailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Kukutzaren eraispenaren unea

Gauera arte luzatu ziren istiluetan 31 gazte atxilotu zituen Ertzantzak eta atzo aske utzi zituen karguekin. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez duela Kukutza IVrik onartuko esan zuen atzo alderdi egunean egindako adierazpenetan.

Bilbon Errekaldeko gaztetxea bota ostean, Donostiako gazteek hiriko alde zaharrean eraikin bat okupatu zuten. Instituzioek aisialdirako egindako eskaintza urriari aurre egiteko asmoarekin Uxotegi bezala bataiatu duten eraikinari erabilera emateko asmoa azaldu dute gazteek. “ Diskoteka eta tabernetara soilik bideratutako aisialdiaren alternatiba izango den proiektu parte hartzaile eta sortzailea” eraikiko dutela baieztatu dute atzo prentsaurrekoa eman zuten gazteek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


Eguneraketa berriak daude