Kukai dantza konpainiaren 'Gelajauziak' saritu du Leioako Umore Azokak

  • Leioako Umore Azokak edizio arrakastatsua izan du hamabosgarrena, kopuruz eta kalitatez. Zuzendari artistikoa den Ana Lopez Asensiok parte-hartzaileen jarrera ona eta ikusleenganako hurbiltasuna nabarmendu ditu arrazoien artean, baita funtzionamenduan erakutsitako profesionaltasuna eta puntualitatea ere: “Konpainiek etekina atera diote azokari. Aurten programatzaile eta konpainien arteko harremanak sendotu dira eta elkartruke kopurua handitu egin da”. 35.000 ikusle bildu dituela estimatzen da.

Kukai konpainiaren 'Gelajauziak'.

2014ko maiatzaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 10:44

Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, lau egunez, era guztietako diziplinak batu dira Leioako kaleetan: antzerkia, maskara antzerkia, antzerki mugikorra, keinu bidezkoa, zirkoa, mikroteatroa, bihurrikatzea, musika uztartzen duten ikuskizunak, klownak, dantza bertikala, dantza hiritarra, instalazioak eta jolasak, zirko garaikidea, performancea... 120 ikuskizun eskaini dira guztira, eta horietarik 18, bidenabar esanda, erabateko estreinaldiak izan dira.

Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Kukai Dantza konpainiaren Gelajauziak lanari eman zaio, “herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu duelako, eta dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortu duelako”, Leioako Umore Azokak izendatutako epaimahaiaren aburuz.

Bi sari berri ere eman dira. Bata, Publiko Guztientzako Umorezko Ikuskizun Onenaren Saria Kadavresky Compaynie de Cirqueren L’effet escargot lanak eraman du, “publiko guztien barre kutsakorra sorrarazten duen zirko berriaren erakusgarria izateagatik”. Bigarrena, Ikuskizun/Artista Berri Onenari Sari Berezia, Skulls Co. Konpainiaren Sinestesia lanari eman zaio, “zirko, dantza esperimentala, hip hop eta kalean hazteko kode zein lengoaia berrien fusioaren aukerak nabarmentzen duen taularatze originala proposatzen duen antzezlana izateagatik”.

Bestelako xehetasunik, antolatzaileen balorazioan, eta Argian 2415. zenbakian publikatutako erreportajean: Leioako Umore Azoka 2014: estreinalditarako gune aproposa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Janire Etxabe
“Argi dut nire hazia: euskal kultura eta memoria historikoa dantzaren bidez ezaugarritzea”

Janire Etxabek (1979, Arrankudiaga) dantza bertikala du ogibide: formakuntza eskolak eta ekoizpen propioak uztartzen ditu. 2021ean Harria Herria lana plazaratu zuen, 2022an Dendu, eta 2023an Geure(R)a. Aurki aurkeztuko du bere lehen bakarkakoa: Antzina. “Ulertzen dut... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Eguneraketa berriak daude