Donostiako Musika Hamabostaldia 2010: kritikak

'Kreazioa' inspiratua
Montserrat Auzmendi| 2009-08-11

handitu txikitu
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Fitxa: Haydn-en Kreazioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrés Orozco-Estrada. Andra Mari Abesbatza. Zuzendaria: José Manuel Tife. Bakarlariak : Marta Matheu (sopranoa), Johannes Chum (tenorra), James Johnson (baxua). Lekua : Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 10ean.

Joseph Haydn-en Kreazioa XVIII. mendeko oratorio handienetako bat da, genero honetako Händel-en maisu-lan garrantzitsuenekin –Messiah, Israel Egipton eta abarrekin– parekatu daitekeena. Gainera, obra konplexua da, bere barnean bai delikadezia bai indarra eta kemena tartekatzen baitira, eta horrek oreka berezia exijitzen die interpreteei. Horrexegatik obra zoragarri hau benetako froga da edozein orkestrarentzat. Erraza da interpretazio arrunt bat egitea orkestazioaren transparentzia ondo zaintzen ez bada edo ahots eta instrumentuen arteko oreka lortzen ez bada.

Espektazioa bazegoen, bai, aldi honetan, Euskadiko Orkestrarekin, alde batetik, esandako arrazoiengatik Kreazioa-ren bertsio komentzigarria egitea ez delako gauza makala, eta, bestetik, Andrés Orozco-Estrada zuzendari titular berriaren ‘estreinaldia’ zelako Musika Hamabostaldian.

Aukera izan genuen, bada, orkestraren eboluzioa konprobatzeko batuta berriaren zuzendaritzapean –nahiz eta hilabete gutxi batzuk eraman Orozco-Estradak bere karguan–. Ematen du bilakaera positiboa izan daitekeela, Haydn ederra egin baitzuten. Egia da Oberturan ezdoitasun batzuk nabarmenak izan zirela, baina, hortik aparte, eta obra aurrera joan ahala, azpimarragarria izan zen lortutako soinu-gardentasuna, eta zuzendariaren eta taldearen arteko konplizitatea.

Baina bertsioaren edertasunaren ‘errudunak’ izan ziren, baita ere, Andra Mari Abestatzakoak. Koru sendoa da, sekula ez du huts egiten, eta aldi honetan ere bere bidetik jarraitu zuen. José Manuel Tife-k zuzentzen duen taldeak aktuazio distiratsua egin zuen uneoro, baina batez ere obraren hirugarren zatian.

Bakarlariekin ez zen kexarik izan, baina benetako sorpresa Marta Matheu soprano katalana izan zen. Nahiz eta abeslari gazte hau ordezkari moduan aritu (Genia Kührmeier iragarrita zegoen, baina ezin izan zuen aktuazioa egin, osasun arazoak zirela eta), zur eta lur utzi gintuen bere ahots-tinbre zoragarri eta bere teknika sendoarekin. Aria ederrak oparitu zituen sopranoak. James Johnson baxu amerikarra, berriz, ederki aritu zen, bai errezitatiboetan, baita arietan ere. Ahots iluna du, agian mugatu samarra, baina onura ateratzen dio teknika intelijenteari esker.

Saio biribila, beraz.

[Irakurri Montse Auzmendiren kritika guztiak]

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia