Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak dio hamaika oliba olio markak iruzur egin dutela

2012-10-26
alde 0    kontra 0
Olio marka batzuek iruzur egin dutela dio Kontsumitzaileen Elkarteak.

Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak berrogei oliba olio marka aztertu ditu, 34 olio estra eta 6 olio birjina. Ondorioa da, horietako hamaikak iruzur ekonomikoa egin dutela. Bederatzi markak etiketan diote olio estra dela saltzen ari direna, baina Kontsumitzaileen Elkarteak dioenez, salgai dutena olio arrunta da, kalitate kaxkarragokoa alegia. Ondokoak dira bederatzi olio markak: Coosur, Hojiblanca, Ybarra, Arteoliva, Condis, Olisone, Aliada, Consum eta Eroski.

Beste bi marka, Maeva eta Olilan, kontsumorako egokiak ez direla ebatzi du Kontsumitzaileen Elkarteak, olioa fintzeko prozesua falta zaielako. Hala ere, Ileana Izverniceanu Elkarteko bozeramaleak adierazi duenez, olio horiek ez dira kaltegarriak osasunerako.

Kontsumitzaileen Elkarteak analisi kimiko eta organoleptikoak egin dizkie 40 marketako olioei, eta adierazi du, olio marka gehienek legea errespetatzen dutela. Atera dituzten ondorioak agintariei jakinaraziko dizkie eta haiek ikusi beharko dute delituren bat egin duten olio markek. Malagako Hojiblanca marka iruzurra egin dutenen zerrendan aipatu du Kontsumitzaileen Elkarteak eta enpresak dio frogak dituela esateko Elkarteak bere lanean Europar Batasunak ezartzen dituen prozedura legalak ez dituela bete. Hojiblancak salatu egingo du Elkartea.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Eitb.com
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys