Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Konplizitatea

2012-09-07
alde 0    kontra 0

Victoria Eugenia Antzokian ez da ziklorik egon aurten, baina izan den kontzertu bakarrak merezi izan du. Bost musikari apart izan dira protagonistak. Christian Zacharias piano jolea oso ezaguna da Donostian. Hamaika aldiz egon han, batez ere Musika Hamabostaldian, eta beti arrakastatsu. Pianoa menderatzen du, baina hortik aparte obra guztien ikuspegi berezia ematen du Zachariasek.

Aldi honetan, bakarlari bezala, Beethovenen sonata pare bat eskaini zigun. “8. Sonata Fa maiorrean op. 10/2” arinki jo zuen. Soinu argitsu eta delikatu lortu zuen, kontutan harturik sonata honek Haydn-en munduaren eragin handia duela. Erabat aldatu zen giroa konpositore beraren “31. Sonata la bemol maiorrean op.110” obrarekin. Sonata berantiar honetan kutsu prelisztiarra oso nabarmena da, eta piano joleak jakin zuen lanaren funts iluna azpimarratzen. Bestalde, deigarria izan zen amaierako Fugaren interpretazio doi eta garbi-garbia. Hamar puntu.

Bigarren zatian, ganbera musikaz disfrutatzeko aukera aparta izan genuen. Zachariasek Arriaga laukotearekin batera Schuberten “Amuarraina” izeneko boskote famatua jo zuten. Benetan inspiraturik egon ziren. Obra bera gozamena da, baina bost musikari hain konplizeak eta hain fusionatuak entzutea beste arrazoi bat zen momentua disfrutatzeko.

Lanaren mugimendu guztiak  eduki zuten ñabardura egokiena: Allegro vivace-aren indarra, Andante-aren giro ameslaria… Eta hau guztia ezer forzatu gabe, naturaltasun osoz. Hori da meritoa.

Fitxa: Christian Zacharias (pianoa). Arriaga Laukotea. Egitaraua: Beethovenen eta Schuberten obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: Abuztuaren 31a.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys