"Askoz hobea da instituzio bakar batek [Bizkaiko Foru Aldundiak] kudeaturiko sala izatea. Garai batean bazuen zentzua Jaurlaritza ere egoteak, Guggenheim sortu aurreko urratsak egin baitziren Rekalden. Esate baterako, museoa egiteko lanen maketak eta bestelakoak hemen jarri zituzten ikusgai. (...) Bitartekoak egon badaude Rekalden. Orain artean salak izan dituen gastuak arrazionalizatzen ari naiz, berrantolatzen. Esaterako, Peter Friedlen inaugurazioan ez genuen ardorik eman. Gastu guztiak berraztertzen ari naiz, kudeaketa eraginkorra egiteko". (2010-03-10)