Koke planta inauguratu dute gaur Muskizen

  • Petronorrek gaur inauguratu du Muskizko koke planta, Fuelolioaren Erredukziorako Unitatea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ez dira ekitaldian izan. Bai, ordea, Felipe Borboikoa. Meatzaldea Bizirik talde ekologistak deituta, koke plantaren aurkako elkarretaratzea egingo da 19:30ean Muskizko Kultur Etxearen aurrean.


2013ko apirilaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Koke plantaren aurkako elkarretaratzea, atzo (Argazkia: Koke Ez koordinakundea)

Plantaren kontrakoek gogorarazi dutenez, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak aintzat hartu du 2009an Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, eta balio gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen: koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena.

800 milioi euroko inbertsioa

Koke plantak 800 milioi euroko inbertsioa izan du. Udazkenean bukatu zituzten obrak, eta azken hilabeteetan probak egiten aritu dira. 1.500 lagun aritu ziren eraikuntza lenetan.

Petronor da EAEko diputazioen diru-kutxan ekarpen handiena egiten duen konpainia (750 milioi euro ematen dizkio urtean Bizkaiko Aldundiari). Petronorreko akzioen ia %86 Repsolek dauzka, eta gainerako %14a Kutxabankek.

Konpainiari buruzko datu gehiago: Wikipedia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Ertzaintza ikertzen ari dira Bilboko jaietako atxilotuen argazkien ustezko filtratzailea izateagatik

Bilboko aste nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen argazkiak eta izen abizenak argitara atera ziren iazko udan. Argazkietan Poliziaren logoa ageri zen.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Eguneraketa berriak daude