Piztu Ezazu Argia 970x90

Koke planta inauguratu dute gaur Muskizen

Koke plantaren aurkako elkarretaratzea, atzo (Argazkia: Koke Ez koordinakundea)

Petronorrek gaur inauguratu du Muskizko koke planta, Fuelolioaren Erredukziorako Unitatea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ez dira ekitaldian izan. Bai, ordea, Felipe Borboikoa. Meatzaldea Bizirik talde ekologistak deituta, koke plantaren aurkako elkarretaratzea egingo da 19:30ean Muskizko Kultur Etxearen aurrean.

Plantaren kontrakoek gogorarazi dutenez, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak aintzat hartu du 2009an Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, eta balio gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen: koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena.

800 milioi euroko inbertsioa

Koke plantak 800 milioi euroko inbertsioa izan du. Udazkenean bukatu zituzten obrak, eta azken hilabeteetan probak egiten aritu dira. 1.500 lagun aritu ziren eraikuntza lenetan.

Petronor da EAEko diputazioen diru-kutxan ekarpen handiena egiten duen konpainia (750 milioi euro ematen dizkio urtean Bizkaiko Aldundiari). Petronorreko akzioen ia %86 Repsolek dauzka, eta gainerako %14a Kutxabankek.

Konpainiari buruzko datu gehiago: Wikipedia.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Deia | Berria | Eitb.com
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2411
 
azala2410

2412 zenbakia.
2014ko apirilaren 20a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys