Piztu Ezazu Argia 970x90

Kofi Annanek utzi egingo du NBEren Siriarako mandatari berezi kargua

2012-08-03
alde 0    kontra 0

"Gatazkaren militarizazioagatik eta nazioartearen batasun ezagatik" Kofi Annanek utzi egingo du NBEren eta Arabiar Ligaren Siriarako mandatari berezi kargua.

Mandatari bereziak sei oinarriko bake plan bat prestatu zuen Siriako egoera konpontzeko asmoz, horretarako nazioarteko harremanetarako talde bat sortuz. Baina bere planak eragin positiborik ez duela ikusita etsi egin du. Abuztuaren 31n utziko du kargua.

Annanek azaldu du ezinezkoa dela Siriako Gobernua eta oposizioa prozesu politiko bat hasteko pausoak eman ditzaten konbentzitzea. Eta erantzule nagusitzat NBEren Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkor jo ditu. Gaineratu du Siriako herriak urratsak eman behar dituela, "elkar seinalatzen" eta "iraintzen" aritu beharrean.

Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak "esker onak" eman dizkio Annani eta "zorretan" dagoela esan du azken hilabeteetan lortu duen guztiagatik. Gaineratu du ordezkoaren bila diharduela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Berria | Al Jazeera | CNN
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys