Kitxuak, maiak, maputxeak eta aimarak ARGIAn


2007ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Mondragon Unibertsitateak gonbidatu ditu Hego Amerikako hainbat komunitatetako bederatzi lagun euskalgintzaren esperientzia bertatik bertara ezagutu dezaten. Egun hauetan Euskal Herriko bazter batetik bestera dabiltza eta atzo ARGIAren Lasarte-Oriako egoitzara pare bat orduko bisita egin zuten. Eraikina ikusi eta ARGIAren esperientziaren berri jaso zuten, hala nola, ARGIAren hastapenak, eta batik bat, 80ko hamarkadatik honako bilakaera. Mondragon Unibertsitateak Garabide Elkartearen bidez, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratu nahi du, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.

Argazkian ageri dira Hego Amerikako bederatzi lagunak, ARGIAko ordezkariekin batera: Luis Segundo César Pilataxi kitxua (Ekuador); Sonia Salomé Raymundo González eta Adela Ajquijay On maiak (Guatemala); José Manuel Huenupi, Luis Alberto Penchuleo eta Jaqueline Caniguan maputxeak (Txile); Salustiano Ayma eta Teodoro Blanco aimarak (Bolivia); eta Caridad Riloha Ebuera bubia (Bioko).

- Garabide elkartea: Herri nortasunen arteko lankidetza berria (ARGIA, 2007-09-30)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude