Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Epai historikoa Erresuma Batuan: Kenyarrek irabazi dute Mau Mauen tortura kasua

2012-10-09
alde 0    kontra 0
Jane Muthoni Mara, Wambuga Wa Nyingi eta Paulo Muoka Nzili beteranoak Nairobin epaia jakin berritan.

Hiru kenyarrek Britainia Handiko Gobernuaren aurkako bataila legal historikoa irabazi dute joan urriaren 5ean. Mau Mau Matxinadak iraun bitartean torturatu egin zituztela ebatzi du BHko Auzitegi Gorenak, eta orain kalte-ordainak eskatuko dizkiote Gobernuari.

Britainia Handiko gobernuaren arabera, batetik, denbora gehiegi igaro zen epaiketa justua egiteko; eta bestetik, Mau Mauek Kenyako gobernuaren aurkako salaketa jarri behar zuten, eta ez Britainia Handikoaren aurka. Herrialdeko Auzitegi Gorenak atzera bota zituen argudioak eta kasuak aurrera egin du.

Gobernuko abokatuak onartu du salaketa jarri duten hiru herritarrak torturatu zituztela autoritate kolonialek. "Esan ezineko ekintza bortitzak" sufritu zituztela adierazi zuen beren abokatuak, besteren artean, zikiratzea, kolpeak eta sexu erasoak.

Behin kasu honek aurrera eginda, baliteke beste 2.000 kenyarrek Britainia Handiko Gobernuaren aurka egitea. Estimazioen arabera, horiek dira Mau Mau matxinadak iraun zuen zazpi urteetan atxilotutako 70.000 pertsonatik bizirik dirautenak.

The Guardian egunkari ingelesaren arabera, Britainiar kolonialismoan tratu txarrak pairatu zituzten beste komunitate batzuk antzeko salaketak jartzea pentsatzen ari dira. Zipren Britainiar kolonialismoaren aurka, eta autodeterminazioaren eta Greziarekin batzearen alde borroka armatua praktikatu zuten Eoka mugimenduko kideak Mau Mauen kasua gertutik jarraitzen ari dira, aipatu egunkariaren arabera.

Joan den urriaren 5eko epaia, hiru urteko bataila legalaren emaitza da. Salaketa jarri duten hiru kenyarrak, denak 70 eta 80 urte artekoak dira: Paulo Nzili, Wambugu Wa Nyingi eta Jane Muthoni Mara. Nzilik dio bahitu egin zutela eta Mau Mauen matxinadan parte hartzera behartu zutela sei hilabetez. Nyingik eta Marak diote ez zutela sekula parte hartu mugimenduan.

2011ko apirilean egindako adierazpenetan, epaitegian Nzilik azaldu zuen atxilotuta zegoen bitartean zikiratu egin zutela ofizial zuriek; Nyingi larri kolpatu zutela 11 herritar hil zituzten gertakari batean; eta Mara bortxatu egin zutela militar britainiarrek. Laugarren herritar bat ere borroka legal honetan izan da hasieratik, Ndiku Mutwiwa Mutua, baina 2011ko uztailean hil zen.

Hirukoteak nahi du Britainia Handiko gobernuak barkamena eska dezala, eta kolonia garaiko torturaren biktimei kalte-ordain ekonomikoak emateko neurriak hartzea.

Iaz epaileak adierazi zuen "paper gutxi batzuk ikusita agerikoa da Larrialdi Egoeran atxilotuak sistematikoki torturatzen zirela". Martyn Day, beteranoen abokatuetako batek epaiaren ondoren poza adierazi zuen (ikus adierazpenak bideoan): "Epai historikoa da hau, munduari buelta emango dio eta urte batzuetarako zeresana emango du. Espero dugu gure Gobernuak neurri ohoragarriak hartuko dituela eta egiten zaizkion eskaerak zuzen erantzungo dituela".

Informazio gehiago:

Kenyak oraindik nozitzen ditu duela 50 urteko kontraintsurgentziaren zauriak. Pello Zubiriaren erreportajea ARGIAn (2008).

Kenyan jirafak lasai zeuden baina herritarrak haserre. Pello Zubiriaren erreporteajea ARGIAn (2008).

Garai hartako propaganda zerbitzuek Kenyari buruz emandako informazioa topa daiteke sarean.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: BBC | The Guardian | The Guardian Nigeria | The daily beast
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys