Kazetari kurduen aurkako makro epaiketa hasi dute Turkian

  • Turkiak 44 kazetari kurdu epaituko ditu, ustez PKK alderdiarekin lotura duen Kurdistango Komunitateen Batasuna (KCK) erakundeko kide izan edo loturarik dutelakoan. Akusatuentzat zazpi eta hogeita bi urte arteko kartzela zigorrak eskatzen ditu fiskaltzak. Froga moduan, poliziak atxilotuen etxeetan aurkitutako liburuak aurkeztu dituzte, baita Kurdistanen aldeko manifestazioetan parte hartu zutela erakusten duten argazkiak ere, mobilizazio horiek kazetari gisa jarraitu zituzten arren.


2012ko irailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Emakume kurduen protesta, Istanbulen (Bulent Kilic/AFP/Getty Images)

Pasa den astelehenean hasi zen 44 kazetarien aurkako epaiketa (haietatik 36 espetxeratze prebentiboan izan dira abenduaz geroztik). Saioa aurreikusi baino beranduago hasi zen, akusatuak kurdueraz hitz egiten saiatu zirelako, epaileak debekatu zien arte. "Zure ama hizkuntza erabiltzea arnasa hartzea bezalakoa da. Baimena eskatu behar al da arnasa hartzeko?", galdetu zuen Yuksel Genc kazetariak.

Giza eskubideen aldeko taldeek esan dute epaiketa hau Gobernu turkiarrak prentsa beldurtzeko eta Kurdistanen aldeko ekintzaileak zigortzeko egindako saiakera dela.

Kazetari kurduek bizi duten egoeraz ARGIAn

Azadiya Welat egunkarikoak dira epaituko dituzten kazetari gehienak. Karlos Zurutuza ARGIAren kolaboraitzaileak diaporama egin zuen 2008an haiei buruz: Arrisku kazetaritza.

Roj TV Bruselatik emititzen duen Kurduen telebista katea da, eta hango langile batzuk ere epaituko dituzte. Diaporama egin genuen 2008an honi buruz ere: Kurduen ahotsa Europako bihotzetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude