Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Kazetari bat atxilotu dute Grezian 2.000 iruzurgile fiskalen izenak argitaratzeagatik

2012-10-29
alde 0    kontra 0
Vaxevanis atzo, atxiloketaren momentuan.

Costas Vaxevanis kazetari greziarra atxilotu dute urriak 28 igandean, ustez iruzur fiskala egiten duten 2.000 laguneko zerrenda argitaratzeagatik. 2010ean Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak –artean Frantziako Ogasun Ministroa zen– Greziako agintariei eman zien zerrenda berdina da eta Suitzako bankuetan kontuak dauzkaten greziarren izenak ere jasotzen ditu.

Fiskalaren aurrean deklaratu ondoren aske utzi dute Vaxevanis egunean bertan, baina epaile batek galdekatu du gaur. Izaera pribatuko dokumentu pertsonalak argitaratzea leporatu diote. "Iritzi publikokoa den nire lana besterik ez dut egin, kazetari batek argitaratu du denak ezkutatzen saiatzen ari diren egi bat", erantzun dio epaileari. 2 urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio.

Vaxevanisek Hot Doc astekarian argitaratu zuen zerrenda larunbatean eta atxilotuko zutela aurreikusita, zera adierazi zuen: “Iruzurgile fiskalak eta zerrenda hau eskuetan eduki zuten ministroak atxilotu ordez, egia eta prentsa askatasuna atxilotzen saiatuko dira”.

Greziako iruzur fiskala oso handia da duela bi urte Chicagoko Unibertsitateko hiru irakaslek egindako ikerketa baten arabera: 28.000 milioi euroko iruzurreraino iritsi ziren 2009an, hau da, Greziako estatuak urte hartan eduki zuen aurrekontu-defizitaren %31.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Eldiario.es | Naiz | Liberation
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys