Kazeta.info-ri eta 'La Setmana' aldizkari okzitaniarraren proiektu digitalari diru-laguntza publikoa ukatu diete

  • La Setmana astekari okzitandarrak salatu duenez, CPPAP (Commission Paritaire de la Presse et des Agences de Presse) batzordeak ukatu egin dio bere proiektu digitala garatzeko diru-laguntza. "Okzitanieraz soilik jarduten dugulako ez dugu laguntzarik jasoko", azaldu du agiri baten bidez. Egoera bertsuan da Kazeta.info webgunea.


2012ko otsailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
La Setmana-ren webguneko azala.

La Setmanak sarean jarduten duten informazio orokorreko hedabideek jasotzen duten laguntza  eskatzeko jo zuen CPPAPra, astekariaren gehigarriak baliatuz okzitanieraz eginiko webgunea sortzeko. CPPAPren arabera, okzitariera hutsean argitaratuko litzatekeenez, ez litzateke "informazio orokorreko" hedabidea izango.

Aldizkaria argitaratzen duen Vistedit elkarteak salatu duenez, "hizkuntza arrazoia aipatuz, Vistedit sozietateari ez dizkiote gainerako frantses enpresei aitortzen dizkieten eskubideak onartu". Ohartarazi duenez, "hemendik aurrera prentsaren aniztasunaren alde jokatu nahi duen orok jakin dezala frantsesez behar duela bere egitasmoa aurrera eraman diru publikoa eskuratu ahal izateko".

Kazeta.info

La Setmanak gogorarazi duenez, "eskakizun berdina egin zuen euskal enpresa batek ezezko erantzuna jaso du baita ere". Kazeta.info webguneaz ari da. "Hala da, Okzitaniako lagunekin gertatu bezala, CPPAP-ak Ipar Euskal Herriko kazeta elektronikoak aurkeztutako dosierra bide bazterrean utzi du", dio Kazeta.info-k. "Hastapenetik argudio bera erabili du batzordeak: Kazeta.info 'informazio politikoa eta gai orokorrak zabaltzen dituen hedabide bat' ez dela, hain zuzen ere". Webguneak, "euskal hizkuntza eta kulturari buruzko berriak emateaz gain aktualitatea bere osotasunean lantzen duela agerian uzteko", dokumentazio andana aurkeztu dio batzordeari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Eguneraketa berriak daude