Katalunian gomazko pilotarik ez, baina munizio "sendoa" bai

  • Kataluniako mossoek gomazko pilotak erabiltzeari utziko diote, CIUk hala erabakita. Ramon Espadaler Barne sailburuak azaldu du pilotak “bezain sendoa” den munizioa erabiliko dutela aurrerantzean.


2013ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Piloten ondorioz begia galdu duten zenbait pertsonen irudiak. (Arg: @stopbalesdegoma)

Espadalerrek Kataluniako Parlamentuaren aurrean jakinarazi duenez, aldaketa “graduala” izango da, ez “bat-batekoa”.

RAC1 irratiak egindako elkarrizketan, sailburuak esan du pilotak kendu arren, “mobilizazioetako muturreko biolentzia unetan” ez dela aldatuko liskarren kontrako mossoen unitatearen jarrera. –Erabakiari buruz Orden Publikoko Batzordeak kaleratutako txostena hemen irakurgai–.

Ara.cat egunkariak dioenez, poliziak jaurtigarri biskoelastikoak erabiltzen hasi daitezke, piloten ordez. 

Kataluniako Parlamentuaren aurrean, PSC, ICV-EUIA eta CUP alderdiek gomazko pilotak debekatzeko eskatu zuten, Ester Quintanak begi bat galdu zuenean pilotaka baten ondorioz. Horrez gain, Esquadra Mossoetako zuzendari Manel Praten dimisioa ere exijitu zuten.

CIUk, baina, pilotak debekatzeko eskaerari baino ez dio jaramonik egin, eta Prat ez du kenduko haren postutik.

Pozik, baina mesfidantzaz

Ester Quintana mesfidati azaldu da, RAC1 irratian egindako adierazpenetan: “Poliziaren prozedura aldatzen ez bada, pilotak beste zer edo zerrengatik ordezkatuta ere, berdin-berdin egongo gara”.

Stop Bales de Goma kolektiboko kide Nicola Tannok gizarte mugimenduen “garaipentzat” jo du erabakia, RAC1ko elkarrizketan. Nola nahi ere, salatu du poliziek beste arma batzuk erabiliko dituztela jakiteak “oso lasai” ez dituela uzten.

CUPeko David Fernandezek ere ontzat jo du neurria, baina ez da ordezkapen materialarekin fio. Aldaketa orokorragoa proposatu du CUPek; brigada mugikorrak desagertu, eta polizia eredua aldatu behar dutela esan du.

Mossoen munizioa aldatzeko erabakiaren kontra azaldu da, ordea, Kataluniako alderdi popularra. Adierazi duenez, pilotak kenduta, segurtasun indarrek “ezingo dituzte ziurtatu herritarren eskubideak eta askatasunak, ezta haien babesa ere”.

Gomazko pilotak, zenbakitan

Espainiako estatuan piloten harira zauritutakoen zenbaketa egin du Stop Bales de Goma taldeak. Haren arabera: Trantsizio garaitik, 9 pertsona hil dituzte gomazko pilotekin; 26 pertsonak begi bat galdu dute; eta 30 pertsonari zauri sendaezinak egin dizkiete.

Stop Bales de Goma taldeak egindako bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude