Kataluniako independentziaren eztabaidan terrorismoaren mamua haizatzeko unea?

  • Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Katalunia independentea balitz, nazioarteko segurtasun-agentzien “aterki babesletik” at geratuko litzatekeela adierazi du. Eta ondorioz, terrorismo eta krimen antolatuaren bazka izatera igaroko litzatekeela.


2014ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Aterki babesletik kanpo" ezin dela bizi ohartarazi du barne ministroak.

ABC egunkariak antolatutako gosarian egin ditu adierazpenak Fernandez Diazek. “Katalunia beti Espainia izan da eta hala izaten jarraituko du”, esan du. Aukera erabili du oharpen berbera “antzeko estatus bat desio duten beste lurralde espainolei” helarazteko: “Aterki babesletik kanpo ezin da bizi”.

Artur Mas Kataluniako presidenteari errespetu eta zentzuz jokatzeko eskatu dio. Espainiako presidenteak kontsulta deitzeko akordioaren berri egunkarien bitartez eduki izana leporatu dio. Hala ere, galdeketa ez dela egingo gaineratu du eta Espainiako Gobernuak ez duela Artur Masekin hitz egiteko ezer, erreferendumerako deia mantentzen duen artean.

Egoera baliatuz, Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskal Herrian jarraituko dutela ohartarazi du, “Euskal Herria ez delako errepublika independente” bat.

Can Viesetaz, “gaurko ogia, biharko gosea”

“Gaurko ogia, biharko gosea”. Horrela laburtu du Espainiako Barne Ministroak Bartzelonako Sants auzoko zentro soziala eraistearen kontra izandako mugimendua. Gertatutakoak arduratzeko moduko aurrekari bat dela gaineratu du.

Bartzelonako Udalari “biolentoen xantaia” onartu izana leporatu dio, bere hitzetan, hauen esanei men egitea beti negozio txarra baita.

"Iglesiasek diskurtso zaharkitu eta mindua du"

Podemos alderdiko buruarentzako ere izan ditu hitzak ministroak. Bere diskurtsoa gogor kritikatu du eta arrazoibide “zaharkitua” eta “mindua” duela esan dio Pablo Iglesiasi.

ETAren inguruan Iglesiasek duen arrazoiketaren arabera, erakundeak bere helburuak beteko lituzkeela eta espainiarrak beldurtzen jarraituko lukeela adierazi du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude